Euria gustoko? Azken asteetan euria nabarmen izan dugu Nafarroa osoan, ohikoa izaten baita. Euritakoa eskuan eramatea gustoko duen horietako bat baldin bazara, behean azaldutakoa irakurtzea ezinbestekoa duzu. Bertan Estatu Espainiarrraren hiri euritsuenei buruz hitz egingo dugu.
Argazkia: kulturaldia.com
Seguraski momentuan iparraldeko herrialde euritsuenak burura etorri zaizkigu, eta izan ere, ez zaudete oker! Hain zuzen ere penintsularen iparraldean kokatutako hiriak estatu osoko euritsuenak dira, salbuespen batzuk izanda; Cadizeko Grazalema medilerroko hainbat puntu  besteak beste.

1000l/metro karratuko edukiera eskuratzen da bataz beste iparraldeko mugetan. Adibidez, Madrilekin alderatuta, edukiera hori urte baten eskuratutakoa baino bikoitza da (400l/metro karratu eskuratzen baita), hirukoitza Murciarekin alderatuta (ia 300l/metro karratu eskuratzen baita) eta 5 aldiz gehiago Almeriarekin alderatuta (200l/metro karratu eskuratzen baita). Zehazki penintsularen iparraldean 170 egunez euri egiten du, ia urte erdia, baina gehiengo egun horietan ez da euri nabarmen pilatzen, izan ere prezipitazio ahulak izaten dira, bat eta hamar litro metro karratuko bitartekoak. 

HIRI EURITSUENAK

Agencia Estatal de Meteorologiak argitaratutako txostenean ageri den moduan, Estatu Espainiarraren hiri euritsuena Donostia da, 185 egunez euria egiten baitu. Baina hilabeteko prezipitazioak kontuan hartuta, bataz besteko altuena Vigok eskuratzen du, bataz beste 1791litro metro karratuko pilatzen baita (1507 litro metro karratu Donostian). 
Argazkia: kulturaldia.com




Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: