Chris Columbus film zuzendari amerikarrak 1990. urtean sortu zuen Eguberriko istorio hau. Zortzi urteko ume bat etxean geratzen da bakarrik festak pasatzeko, bere familia guztia Parisa joan delako eta txikia ahaztu dutelako.

Macaulay Culkin obra zoragarri honen protagonista da, eta lan honi esker famatua egin zen Amerikako Estatu Batuetan eta munduko beste herrialdeetan ere. Nire ustez, oso film polita da balore oso positiboak erakusten dituelako, hala nola: maitasuna, familiaren garrantzia eta ausardia. Hortaz, edonori gomendatuko nioke.



Negurako bakarrik

Nahiz eta film oso ona izan, ez da edozein momentutan ikusi beharrekoa. Izan ere, Eguberriko tematika du, hortaz negurako eta Gabonak aldera ikustea gomendagarriena izango zen. Argi daukat, pelikula hau ikusten duen edonor istorioaz maiteminduko dela eta bigarren partea ikusteko irrikan egongo dela.


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: