Blockchaina indarra hartzen ari den momentu honetan, gaur egun interneten dauzkagun plataforma eta zerbitzu asko “kateen” mundu honetara ari dira moldatzen. Zerbitzuez gain, egunero erabiltzen ditugun webgune asko blockhain munduko bertsioa ari dira prestatzen. Esaterako, Amazonek ere erabaki du bere blockhain bertsioa sortzea.

Blockchaina informazioa antolatzeko modu berri bat da. Informazioa elkarren artean lotuta dauden blokeetan biltzea da hain zuzen ere. Antolaketa modu horretan webgune mota berri bat sortu da ICOa. ICO bat zerbitzu baten eskaintza iragartzen duen ekitaldi bat da, finantziazio modu bat. Zerbitzu hau edukitzeko diru kopuru bat ordaindu beharko dugu, baina ez da ohiko diruarekin ordaintzen, kriptomonetekin baizik.

Zerbitzu horien adibide bat Filecoin da. Proiektu hau Protocol Labsek sortu du eta preICO prozesuan dago, garapen prozesuan. Momentu honetan, kode irekiko ordainketa zerbitzu bat da. Eta etorkizunean bere helburua artxiboen biltegiratze eta errekuperazio zerbitzu deszentralizatua eskaintzea izango da. Horretarako, Ethereum kriptomonetarekin egingo dute lan.



Ondorioz, kriptomonetez ordaindutako kopuru baten truke bezeroak hodeian gordeko ditu bere artxiboak. Horretarako ondaindutako diru kopuruaren truke, token batzuk lortuko ditu.

Baina ez hori bakarrik. Zerbitzu honek Dropbox eta Driven zerbitzu bera eskaintzen baduen ere, badu berezitasun bat. Blockchainaren baitako webgune bat izango denez, bertan gordetzen dugun guztia betirako egongo da bertan eta ez dugu galtzeko arriskurik izango. Eta gainera, deszentralizatua izanik segurtasun handiagoa izango du erasoen aurrean. Hau da, zerbitzuaren informazioa zerbitzari konkretu batean zentralizatua ez dagoenez, askoz zailagoa izango da plataforma erasotzea.

Azken finean Blockchainaren baitako webguneetako informazioa zerbitzari ezberdinetan gordetzen da eta honek segurtasun handiagoa eskaintzen die gure artxiboei.

Filecoinek bi publikori eskainiko dizkio bere zerbitzuak, hau da. Alde batetik, webgunean artxiboak gordeko dituzten bezeroei eta bestetik, kriptomoneten trantsakzioak minatzen dituzten pertsonei. Bigarren hauek biltegiratze eta errekuperazio transakzioak egiteaz arduratuko dira.

Honela, bezero batek informazio bat hodeiera igotzean meatzariak biltegiratu eta non biltegiratu den adieraziko dio Filecoini. Ondoren bezeroak artxibo hori errekuperatu nahi duenean, meatzariak elementua salbu dagoela eta non dagoen adierazi beharko dio plataformari.

Bi publiko hauen arteko transakzioek funtzionatzeko bi nodo erabiliko ditu Filecoinek:


  • Biltegiratze nodoa: pertsona batek (meatzaria) bere ordenagailuan sobran duen espazioa alokatuko dio Filecoinen erabiltzaile bati eta bertan bezero horren informazioaren kopuru txiki bat modu zifratuan gordeko da. Artxibo ez handiegiak gortzea izango da helburua.
  • Errekuperazio nodoa: Filecoinen sistemak ditu soilik. Biltegiratze nodoetatik hurbil egon behar dira. Meatzarien kargu daude hauek. Zenbat eta azkarrago bilatu eta errekuperatu orduan eta irabazi handiagoak meatzariak.


Artxibo bat igo nahi den momentuan ondorengo pausoak jarraitu beharko ditu erabiltzaileak. Lehenengo, ze artxibo igo nahi duen adierazi beharko dio Filecoini eta tarifa bat ordainduko du bere gordetzeko eskaera Filecoinen truke zerbitzuan agertzeko. Ondoren biltegiratze nodoak gordetzeko eskaintza ezberdinak egingo dizkio. Erabiltzaileak horietako bat aukeratuko du ordaintzeko prest dagoen kopuruaren arabera.

Honen ondoren, artxiboa zatitxo enkriptatuetan banatuko da eta meatzariei eskainiko zaie diru kopuru baten truke. Zatitxo txiki horiek zerbitzari ezberdinetara bideratuko dira eta bezeroari klabe bat emango zaio artxiboa errekuperatzeko. Artxiboa zerbitzari ezberdinetan zatituta egonda ere, Filecoin plataformaren baitan bateratuta egongo da.



Proiektuaren nondik norakoak aurrez-aurre ezagutu nahi badiren, garatzaileek Filecoinen Twittereko kontuan txiokatzen ditu berrikuntza guztiak.

Kontsultatutako iturriak:



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: