Ligako jardunaldi txarraren ostean, Kopa dator talde nafarrentzat

Ligako asteburu txar eta luze baten ondoren aspirina hartu behar dute lehen mailako lau talde nafarrek, eta horretarako, Errege Kopa izango dute asteazken eta ostegunean, final hamaseirenetako itzuliko partidekin. Alaves, Eibar, Athletic eta Realak jokatuko dute, kanporaketak egoera desberdinean edukiz.

 Argazkia: LaLiga

Athletickek Oska bisitatuko du garrantzirik gabeko partida bat jokatzeko, 4-0eko abantaila baitute San Mamesen irabazi ondoren. Hori bai, Gaizka Garitanoren debuta ikusiko dugu, Urrutiak Berizzo bota baitu azkeneko porrotaren ostean. Partida ostegunean izango da El Alcoraz zelaian, arratsaldeko 18:30etan BEIN LaLiga katean zuzenean. Kate, egun eta ordutegi berdinean jolastuko du Eibarrek, baina hauek etxean, Ipuruan. Bigarren mailako Sporting izango dute aurkari bezala eta joaneko partidako 2-0eko markagailuari buelta ematea da helburua, final zortzirenetan sartzeko eta pasa den ostiraleko porrota ahazteko.

Beste bi talde nafarrek asteazkenean jokatuko dute. Alde batetik, Alavesek Gironari egingo dio bisita 19:30etan. Txapeldunen Ligako postuetan dagoen talde gasteiztarrak irabazi edo gol askorekin berdindu beharko du hurrengo kanporaketan egon nahi badu, joaneko partidan 2-2 berdindu baitzuen etxean. Bestetik, Realak Vigoko Celta hartuko du Anoetan ordu bat geroago (20:30). Asier Garitanoren mutilek Sevillan jasandako porrota ahaztu nahi dute Kopako hurrengo txandarako sailkatuz, eta horretarako joaneko partidan lortutako 1-1eko markagailua defendatu beharko du bere zaleen aurrean. Bi partida hauek ere BEIN LaLiga kateak emango ditu zuzenean.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: