Galtzerdi gorrietaz, gabonetako klasikoetaz eta lorez dekoratutako mahai handietaz at ere bizitza dago. Horren froga guztiak bikaintasunez inspirazioaren Pinterest sare sozialan daude

Gabonetan pentsa ezkero urtero etortzen zaizkigu aurreko urteko dekorazio berdinaren irudiak: kristalezko bolak, mahi-inguruak kandelez beteak, Olentzoren panpinak edonon... Ez dago txarto, baina egia esan gabonetako dekorazioa berritzea hobeto dago, estiloz, imaginazioaz eta originaltasunez, esentzia galdu gabe. Eta ideiak bilatzeko orduan zer hobe Pinterest baino? 

"Ideas decoración navideña" bilatuz gero, urte hontan gure etxea herriko politena bilakatzeko hainbat proposamen agertzen dira. Gehienak Pinteresten ezaugarririk nagusienarekin zerikusia dute, "do it yourself", zuk zeuk egin tankerarekin. 

Urte honetan tendentzia nagusiena gabonetako zuhaitzak dira, zuhaitzak izan ezik edozer direnak, dekoraziorako elementu ttikiak eta mahai-inguru izugarriak lortzeko ideak dira protagonistak.

Zuhaitza dirudi baina ez da.
Argazkia: Unsplash
Koadroak modan tendentzia badira, nola ez dekorazioan? Mahai-inguruen protagonistak dira.

Argazkia: Unsplash
Azkenik, mahaia dekoratuko duzu eta aulkiak ez? Ingura ezazu aulkiaren bizkarraldea zuhamuxka adartxoekin, pinaburu eta zurezko elur-orein batez.

Argazkia: Unsplash

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: