Tuterako Foruzaingoak Corteseko, Nafarroa, 26 urteko bizilagun bat ikertu dute gidabaimenik gabe, 174 km/h eta drogetan positibo eman ondoren gidatzeagatik. 

Autorea: Diario de Noticias de Navarra
  
Foruzaingoak adierazi duenez Ebroko Autobidean kontrol bat egiten zebiltzan bitartean 174 km/h-ko abiaduran gidatzen zebilen auto bat antzeman zuten. Autobideko ordainlekuan gelditzeko agindua eman zioten eta drogen testa egin zioten, positibo emanez THC eta kokainan. 

Horrez gain, agiriak ikusterakoan gidabiamenak ez zeukala indarrik konturatu ziren eta hori dela eta bide-segurtasunari loturiko delitu bat egiteagatik ikertu egingo zaio. 

Hori dela eta drogen menpean gidatzearren salatu egin zaio 1.000€-ko izuna ezarriz eta gidabaimeneko 6 puntu kenduz; baita abiadura muga gainditzearren 200€-ko izuna eta gidabaimeneko 4 puntu kenduz.    
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: