Globatalent, kirol izarrak aurkitzeko iparrorratza


Blockchain sortu zenetik jarduera desberdinetako industria askok saiatu dira informazioa antolatzeko modu berri honetara moldatzen, esaterako Kirol saila. Teknologia berri honetan aurkitzen dira ICOak, zerbitzu baten eskaintza iragartzen duten finantziazio kanpainak dira. Zerbitzu hau lortzeko diru kopuru bat ordaindu behar da, kriptotxanponen bidez, epe ertain-luzera etekin ekonomikoa lortzeko asmoz. 
Honen adibide ona sortu berri den Globatalent “Startup” da, Espainian jaiotakoa.

Resultado de imagen de GlobaToken


“Lagundu hurrengo Leo Messi edo Rafa Nadal aurkitzen eta irabazi zure dirua”. Esaldi honekin hasi ziren Globatalenteko enpresa sortzaileak azaltzen bururatu zitzaien ideia.


Askotan izarrak diren kirolariak edo irudi publizitario indartsuak direnak urrezko meatzeak dira bai haientzako baita haien agenteetarako. Hala ere, etekin hau mendiaren tontorrean aurkitzen den altxorra da eta hara heltzeko kirolaria urteetako esfortzu eta finantziazioa behar du askotan. Gailurreraino kirolariei heltzen laguntzeko eta helduz gero onura bat lortzeko eskaintza egiten du Globatalent.

Enpresa osatzen duten kide guztiek kirol mundua ederto ezagutzen duten agenteak dira: Sunil Bhardwaj (Espainiako ACB ligan bi taldeen zuzendari izanda 8 urte baino gehiagotan), Ferrán Martínez (Saskibaloi jokalari ohia), Jon Fatelevich (Mywigo smartphones markaren sortzailea) eta aholkulari moduan, Alex Preukschat blockcheinen aditua eta Juan de Dios Crespo, Neymarren abokatua eta kirol arloan jakituna besteak beste.





“Ideia kirola demokratizatzea da. Ezinezkoa da ´Scouts´ edo begiraleak munduan dauden kirol guztien gazte talentuak ezagutzea eta laguntzea. Gure intentzioa marketplace bat sortzea da, non kirolariek haien zerbitzuak erakutsi eta eskaini ahal duten eta non zaleek, nahi duten kirolaria finantzatu ahal duten bere kirol ibilbidean laguntzeko”, azaltzen du Bhardwaj.

Resultado de imagen de GlobaToken


Helburu hau betetzeko sortu zen GlobaToken, Globatalent enpresaren kriptotxanpona. Edonor erosi ditzake eta bere balioa honela ulertzen da: Globaltoken bat = 0´1 Dolar. 

Kasu praktikoa: tenis jokalari batek 250.000 dolar eskatu ditzake Globatalenetik kirolari moduan hazteko eta hitz eman finantzatuko diotenei, hurrengo bost urtetan irabazten duenaren 10% emango diela.

Bitartean, Globatalent transakzio bakoitzeko 3%-ko komisioa bereganatuko du eta komisio guztien diruaren barruan,  33% bideratuko da kirolari gazteentzako funts ekonomikoa sortzera. Beste 66%, plataformaren mantentzera eta hobekuntzara joango da. Globatokenaren balioa gorabeherak izango ditu eskaintza eta eskariaren arabera eta saltzeko aukeran egongo dira edozein momentutan. 










Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: