Aitor Zabaleta harmailak tifo bat egin zuen igandeko partiduan Iturria: eldesmarque.com


  UEFAko gau eder bat izan behar zuen 1998ko abenduaren 8koak. Segituan zikindu zen ordea. Bastion izeneko talde ultrako kideek errealzale gazte bati bihotzean laban bat sartu zioten. Madrilgo ospitale batean hil zen ordu batzuk beranduago.


                20 urte pasa dira eta Aitor Zabaleta inoiz baino biziago dago Anoetako zelaian. Animazio harmaila berriak bere izena darama, eta Anoeta berriko bihotz eta indarra da. Hala ere futbolaren munduan sentsazio gazi-gozoa dago. Ez zen justizia egin.

                Bastion taldeko kide bakarra zigortu zuten, 17 urteko espetxe zigorra ezarriz. Erasoa talde handiago batek egin zuen arren. Gainera Bastion barne biltzen duen Frente Atletico talde ultrak urteetan zehar inpunitate osoz jarraitu du bere jardunean. Esan beharra dago orain dela 4 urte, talde ultra bereko kideek Riazor Blueseko kide bat hil eta Manzanares ibaiara bota zutela.

                Askok futbolean dagoen biolentzia jarriko dute arazoaren erdigunean, bada, arazoa beste bat da. Erreala talde nafarra da eta Riazor Blueseko kideak beti identifikatu izan dira Galiziako ezkerreko mugimenduekin, Frente Atleticok, berriz, etengabe erakutsi du talde faxista dela.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: