IFTTT aplikazioaren bitartez Facebookeko argazkiak Google Drive aplikazioarekin lotzeko aukera dago. 



Horretarako, lehenik eta behin, IFTTT aplikazioaren webgunean sartu beharra dago. Bertan, kanala aukeratzeko eskatzen dizunean Facebook idatzi eta bere ikurrean sakatu. Argazkian ikus daitekeen moduan.

Barruan zaudela, beherarte bota eta amaieran "Choose Action Channel" atalean Google Drive idatzi beharra dago eta bere ikurraren gainean sakatu. Hori egin ostean, "Connect" botoiari eman eta webguneari baimena eman ostean, Drive konektatuta dagoela adieraziko digu.

Hurrengo urratsarekin jarraituz, beherarte bota eta "Create Action"-eri sakatu eta segidan, "Create Recipe"-ri eman.

Pauso guztiak bete eta Facebookeko post guztiak Google Driven gordeko dira automatikoki. 

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: