IFTTT magiari esker aukera ezinhobea dago bi sare sozial garrantzitsu elkarrekin konektatzeko. Instagrameko argazkiak zuzenean "argazki oso" bezala agertuko dira zure Twitter kontuan. IFTTT enpresak (If This Then That) sare sozialak, aplikazioak... era automatikoan zure zerbitzurako lan egiteko prozesua erraztu du mundu osorako.

IFTTT aplikazioa mugikorrerako deskargatu daiteke lana era zuzen batean egiteko, ordenagailuarekin egin ostean. Iphone bat izatekotan, IOS sistemarako aplikazioa dago, bai eta Android sistemarako ere, horrelako mugikorra izatekotan.

                        Iturria: computerhoy.com

Nola burutzen da prozesua?

Lehenengo eta behin Instagrameko kontuan, Twitterrekiko konexio automatikoa kendu behar zaio, bestela, IFTTT enpresak automatikoki txiokatuko du zure izenean. Ondoren, kontu bat sortu behar da IFTTTn eta "Instagram to Twitter" aukera balioetsi behar da. Azkenik, bi kontuetan logeatu eta magia berehala hasiko da Instagramen argazkiak igotzean.



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: