Sare sozialak "scroll" bertikalari agur esaten dio eta istorioen diseinu berria sustatzen du
Instagramek erabiltzailearen interfazearen estetika guztiz aldatzea pentsatu du eta "scroll" bertikala horizontalki mugituko diren txarteletan bihurtuko da, sare sozialaren estetika "stories" antzeko batean bilakatuz.
WaBeTaInfo-k aplikazioak aktualizazioaren ostean izango duen itxura azadu du. Twitteren argitaratutako bideo batean aplikazioaren tankera eta erabiltzailearen interfazaren erabilera guztiz aldatu dela ikus daiteke.
Instagramen identitate marka izan den "scroll" hori bertsio berrian guztiz ahaztuta geratuko da eta txartel interfaze bat agertuko zaigu, "stories" atalean agertzen den bezala.
Aplikazioaren txartel berriek irudiaren eta erabiltzailearen informazio guztia ematen du; erabiltzailearen profilean sakatuz gero "stories" atalera sarbidea ematen du eta erabiltzailearen izenean sakatuz gero profilera eramaten gaitu. Beste alde batetik, aktualizazioari esker zuzeneko mezuak behe aldean eskumako izkinan egongo dira.
Merkaturatze dataren arabera WaBetaInfo-k etorkizun baterako berritze proiektua soilik dela esan du, iOS zein Androiderako eskuragai egongo dena.
Egizu iruzkina:
0 comments: