Durangoko Azoka. Argazkia: Twitter @durangokoazoka
Irakurketa maite duten pertsonen begirada Durangoko Azokan dago aste honetan. Aurtengoa 53. edizioa da eta abenduaren 5etik 9ra ospatuko da. Famatua den azoka honetan, euskal kulturak protagonismoa hartzen du musika eta literaturarekin. 

Aurtengo lema "DA! asko dira" da, egongo den aniztasunari aipu eginez. Durangoko Azokan 439 nobedade egongo dira, zeinak gehiengoa literaturarekin zer ikusia dute. Hain zuzen ere, 304 liburu berri aurkeztuko dira. Beraz, aukera bikaina izango da hauek ezagutzeko eta erosteko. Hauetaz gain, 93 disko, 19 aldizkari eta argitalpen elektronikoak, jokuak, agendak, etab. presente egongo dira. Gainera, 70 kontzertu eta 42 hitzaldi jasoko ditu Durangoko Azokak.

Familiako txikiek ere bere lekua izango dute Azokan. Postuetan egongo diren liburuez gain, ipuin kontalari bat egongo da. Saguganbararen eskutik ipuin maratoi bat egongo da txikiek ondo pasa dezaten eta literatura txikitatik kontsumitu dezaten.

Kultura elkarbanatzeko azoka hau oso hurbila suerta daiteke joaten direnentzako. Izan ere, idazleak eta abeslariak, kultura egileak esate baterako, bertan presente daude. Eta honek hurbiltasuna ematen dio Azokari, zuzenean gustoko duzun idazlea ezagutzeko aukera baita. Gainera, hauen liburu aurkezpenak egongo dira.

Durangoko Azokaren aurrekontuak gora egiten du aurten, 659.912 euroetara. Oso ezaguna egin da eta fama handia du Euskal Herrian. Ekintza oso ona da euskal kultura bultzatzeko eta erantzun positiboa jaso du. Iaz 110.000 pertsona joan ziren eta 7,2 milioi euroko eragin ekonomikoa izan zuen. Horregatik, aurten ere honen alde apostu egiteko ez dute dudarik izan.

Kultura maite dutenentzat aukera aparta izango da. Alde batetik, musika eta literatura desberdinak ezagutzeko eta erosteko aukera bikaina da. Bestetik, kontzertuak, liburuen aurkezpenak, tailerrak, ikus-entzunezkoak ikusteko etab.-etaz disfrutatu daiteke. Durangoko Azokan liburuak protagonismo handia du, lehen esan dudan bezala, 304 liburu aurkeztuko baitira. Beraz, irakurketa maite duten pertsonentzako ez dago plan hobeagorik.


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: