Argazkia: Gorka Rubiori eskerrak 

Lekeition jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta zehaztu da finalisten zerrenda. Jone Uria izan da irabazlea, 508,5 punturekin, hala, zuzenean sailkatu da algortarra datorren abenduaren 15ean Bilboko Miribillan izanen den finalera. Bigarren egin duen Etxahun Lekuek ere lortu du txartela (502 punturekin). Giro beroa eta entzulea bertso gosez sumatzen zen finalaren atariko kanporaketan. Mikel Laboaren heriotzaren urteurrena gogoan, batek baino gehiagok omendu zuen musikaria, agurrean haren doinuak erabiliz.

Puntu guztiak banatuta, dagoeneko osatu da finaleko zortzikotea: Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Jone Uria, Xabat Galletebeitia, Etxahun Lekue, Onintza Enbeita, Eneko Abasolo eta Aitor Bizkarra dira Bizkaiko txapelerako hautagaiak.

Atzokoa azken finalaurrekoa zen, eta hilaren 15ean Bilboko Miribillan finala jokatuko dute. 


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: