Kim Petras abeslari koloniarra munduko prentsaren foku bihurtu zen 13 urterekin Stern TV programa alemaniarrean bere genero-trantsizioaz mintzatu zenean . Berarekin bat ez zetorren gorputz batean jaio zen, oso txikitatik aldarrikatuz bere sexu-ezaugarriak bere genero-nortasunarekin bat ez zetozela. 16 urterekin, sexua berresleitzeko ebakuntza burutzen zuen munduko pertsona gazteena bilakatu zen, ebakuntzaren inguruko eztabaida mundu osora helduz.

Aurten bere izena ezaguna bilakatu da duela 10 gertatu bezala, baina arrazoiak ez du iraganekoarekin harremanik. Izan ere, 2018ko abenduaren 1erako, azken bi urteotan kaleratutako abesti ezberdinak 65.000.000 erreprodukziora heldu ziren, kanturako bokazioa ogibide eta errealitate bihurtuz. Baina horraino iristeko bidea ez da izan batere erraza...

Argazkia: mfatx.wordpress.com-i esker
2012-2014 bitartean Youtubera gustatzen zitzaizkion kanten "cover"-ak ibili zen Petras, harrera nahiko onarekin. Harrera ona bazen ere, diskografikek ez zieten erreparatzen bere talentuari. 2014an "STFU" abesti propioa kaleratzea lortu bazuen ere, bidean galduta zebilen alemaniarra. Bere estiloak Alemanian ez zuen saltzen.

Testuinguru horretan, aldaketa drastikoa egitea erabaki zuen, 2017an Los Angelesera migratuz. Bertan, Dr. Luke produktorea ezagutu zuen, eta bere laguntzarekin lehenbiziko "hit"-a kaleratu zuen urte hartako abuztuan, "I don´t want it at all". Kantaren bideoklipean Paris Hilton celebrity-a agertzen da esaterako.

"I don´t want it at all"  atera zuenetik Petrasen ibilbidea erabat aldatu da, beste asko kaleratu dituelako azken urtean. Bere arrakastaren abiapuntua "IDWIAA" izan bazen, "Hillside Boys" eta "Heart to Break"-ekin eragin-esparrua izugarri hedatzea lortu du, AEB-tako toki orotan kontzertuak emanez. Eraginaz hitz eginda, Madonnaren influentzia Petrasen abestietan nabaria da. "Desamodioaz, sexuaz zein ondo pasatzeaz" hitz egiten dutela bere letrek aintzatesten du abeslariak.

Hurrengo bideoan, 2013an musikalki ezezagunago zenean merkaturatu ez zen "Plastic Factory" kantaren bertsio akustikoa ikus dezakzezue. Galanta.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: