Argazkia: Udane Arbeo (CC by)
Koko olioarekin egin ditudan pastak dira gaurkoak. Osasuntsuak eta goxoak. Etxean egiteko oso errazak, denbora gutxian egiteko errezeta. Egunean zehar, gosaltzeko, bazkal orduan, nahiz afaltzeko egokiak. 

Begi Argiz youtubeko kanalean ikusi dezakegu nola egin errezeta:
OSAGAIAK:
          - 225g irin
          - 75g azukre
          - 80g koko olio
          - 10g txokolate edo algarroba/kakao hauts
          - Kutxaradita 1 bikarbonato
          - 20-30ml ur
          - Gatz apur bat

PROZEDURA:
  1. Irina, azukrea, koko olioa, gatz pittin bat eta bikarbonatoa dena batera ontzi batera bota eta nahastu.
  2. Nahasten gauden bitartean, ura poliki- poliki botatzen joan. 
  3. Baliteke likidoegia gelditzea orea, beraz, irin gehixeago bota kasu horretan.
  4. Txokolatea txiki- txiki egin eta oreari gehitu. Dena ondo nahastu.
  5. Ontzi batean ezarri eginiko orea eta dena zabaldu.
  6. Labea 220º tara ipini eta 15-30 minututan eginak egongo dira. Joan begiratzen eta eginda daudela ikustean atera. Nire kasuan, masa egiten nuen bitartean, labea piztu nuen berotzeko eta 17 minutuz izan nituen labean.
  7. Labetik ateratakoan 30 minutuz hozten utzi. Ondoren, nahi duzuen forman zatitu. Nik etxean ditudan moldeekin moztu nituen. Edalontzien goiko aldearekin ere moztu ditzakezue molderik izan ezean.
BITXIKERIAK:
Koko olioa %100 naturala, usaintsua eta zuritzailerik gabea. Hotzean prentsatua, inongo hidrogenazio prezesurik gabea.

Kolore zuri edo arinki marroizko olio hau egoera likido edo solidoan egon daiteke, giroko tenperaturaren arabera, honek bere propietate nutritiboei eragin gabe.

Oso ezaguna da kosmetika munduan, oso erabilia gainera. Bestalde, xaboiak eta kremak egiteko oso egokia. Sukaldaritzan ere askok erabili izan ohi dute, gehienbat Asiako sukaldaritzan erabiltzen da. 

Argazkia: Udane Arbeo (CC by)
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: