Txaleko horiek hirugarren larunbatez protestekin jarraitu dute, oposizioak Gobernuaren aurka gogor eginez

Argazkia: sinpermiso.info-ri esker


Larunbat honetan gertaturiko istiluak errepikatuz gero, Parisek larrialdi-egoera aldarrikatzea aztertuko luke, Gobernuko bozeramailea den Benjamin Griveaux-ek adierazi duenez. Atzoko jardunaldiaren ondoren 110 zauritu eta 287 atxilotu egon dira, EuropaPress-ek bere webgunean argitaratu duenez.

Nahiz eta manifestarien presentzia geroz eta txikiagoa izaten ari den, hiru frantsesetatik bik justifikatzen eta babesten dute txaleko horien protestak. Atzo 75.000 pertsona atera ziren kalera Frantziako Gobernuaren neurrien aurka kexatzera, protesten lehenengo larunbatean 200.000 pertsona inguru egonda.

Manifestazioen jatorria Macronen administrazioaren neurrietan dago. Parisek, aldaketa klimatikoa dela eta, neurri poltsa bat aurrera atera zuen eta horrek herritar askoren haserrea eragin zuen. Besteak beste dieselaren prezioaren igoera nabarmena ezarri zen eta herri edota eskualde ez hain turistikoetako jendearen deserosotasuna piztu zuen, hiri handietako jendearen haserrea ere eragiteaz gain. Herritarrek “elitistatzat” eta “teknokratatzat” hartzen dute Macronen gobernua, ez baitute, euren hitzetan, Frantziako herri txikien eta bertako populazioaren interesak kontuan hartzen.

Emmanuel Macron Buenos Airesen zegoela, G20an hain zuzen ere, Parisen biolentzia kutsu bat agertu ziren atzoko protestetan. Manifestariek poliziari aurre egin zieten eta hiriko zenbait ondasun material kaltetutak amaitu zuten. Txaleko horien mugimenduko ordezkari batzuek manifestarien jarrera kritikatu zuten. Jacline Mourand-ek, muigmenduko aktibista nabarmen batek, BFM telebista katean Pariseko kaleetan zegoen indarkeriaren aurka egin zuen: “Ze mezu transmititu nahi dugu txaleko horiek? Frantzia erretzea edo irtenbideak bilatzea? Indarkeria honek ez dauka zentzurik”.

Gobernuak manifestarien aurka egin zuen atzoko jardunaldia bizi ostean. Barne Arazoetarako Ministerioak manifestari legitimoen artean infiltraturiko “talde zalapartasuei” leporatu zien protesten kutsu biolentoa. Agnès Buzyn-ek, Osasunerako Ministrak, indarkeria kondenatu zuen, elkarrizketarako antolatu daitezen eskatuz. Pariseko alkatea den Anne Hidalgok, Twitter sare sozialaren bitartez, elkarrizketarako ateak ireki zituen, indarkeria onartezina zela argudiatuz: “Ekintza onartezinak dira. Gure Estatua krisi handi batean murgiltzen ari da eta elkarrizketa bidez soilik atera gaitezke bertatik. Irtenbide hau ahalik eta azkarren aurkitu behar dugu”.

Oposizioaren kritikak
Oposizioak gogor egin du Macronen aurka, egoeraren kulpa Gobernuarena bera dela esanez. Errepublikarrak alderdi politiko kontserbadoreak azpimarratu du erreferendum bitartez erabaki beharko litzatekeela erregaien igoera. Ezkertiarren liderrak, Jean-Luc Mélenchon-ek, gobernuak “beldurrarekin” jolastu izana leporatu dio Macroni. Marine Le Pen eta Nicolas Dupont-Aignan ere agertu dira Emannuel Macronen administrazioaren aurka. Batasun Nazionalaren buruak Macroni plazaratu dio presidenteak oposizioko buru guztiekin banan banan bilera izateko proposamena. Dupont-Aignan-ek, ordea, mugimendu popularra sistematikoki desakreditatu izana leporatzen dio Gobernuari. Macronek emergentziako bilera batera deitu du igande honetarako, gaiaz hitz egiteko.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: