Lau urteko haur bat zauritu zen igande eguerdian Errioxako Murillo udalerriko Jubera etorbidean,  auto batek harrapatu ostean. Jolaslekuaren alboan eman zen ezbeharra eta gertatutakoaren inguruan neurriak hartzen dabiltza Murilloko udaleko kideak.

Argazkia: Murilloderioleza.org orrialdeari esker

SOS deiek adierazi dutenez, bertako bidaiari batek eman zuen abisua eguerdiko ordu bata aldean. Abisua eman eta berehala larrialdi zerbitzuetako kideak eta guardia zibila bertaratu ziren. Haurra Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dute.

Argazkia: EuropaPress-eko Twitter kontuari esker
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: