Pelikula hau Londreseko abendu batean kokatzen da. Neguan, hotzarekin mimetizatuta, filmeko protagonistak zortzi bikote dira eta haien bizipenak deskribatzen dira Gabonak heltzen diren arte. 2003an egin zen lan hau, hiru herrialdeeen artean: Amerikako Estatu Batuak, Britainia Handia eta Frantzia. 40 milio dolar inguruko aurrekontuarekin eraiki zen proiektua, eta azkenean, 246,9 milioi dolar irabazi zituen filmak.



Barreak eta amodioa

Oso zaila da komedia bat egitea, berez, ez dituelako beste trama mota batzuen ingredienteak: tentsioa, zirrara... Hala ere, protagonista guztien antzezpen naturalek eta istorioaren gertakizunek oso klima eta testuinguru polita sortzen dute filmaz gozatzeko. Gainera, Londres hiriko leku oso aipagarriak agertzen dira (Trafalgar Square, Piccaddily Circus, Millenium Zubia...) eta horrela, neguan izanda gainera, izugarrizko irudi eta eszena politak ikusi daitezke.

Nire ustez, oso gomendagarria da film hau ikustea neguan, Gabonak aldera. Berez, pelikularen funtzioa, Gabonetako klima bat sortzea delako.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: