Argazkia: Pinterest, Nuevodecoracion erabiltzailea

Emakume askok gure eguneroko bizitzan makillajea erabiltzen dugu. Ondoren, 10 trikimailu zure goizeroko makillatzeko prozesua azkartzeko eta errazteko:

1. Behin basea aplikatuta, korrektorea jarri alde kritikoetan, ez soilik begi-zuloetan. 

2. Eye-linerra egiterakoan oso trebea ez bazara, betile kizkurgailua erabili gida bezala.

3. Eye-linerra egiteko arkatzaren punta berotu txiskero batekin hobeto eta gehiago marraztu dezan.

4. Gaur egun hain modan dagoen 'cat-eye'a lortzeko, zinta zati bat jarri dezakezu gida moduan begiaren ondoan.

5. Betile luzeagoak lortzeko, betile kizkurgailua berotu lehendabizi ile lehorgailuarekin.

6. Koloretea aplikatzerakoan, gida bezala koilara bat erabili dezakezu.

7. Bekain arko perfektua lortzeko, koilara kokatu begiaren gainean eta gida moduan erabili.

8. Aurpegia egoki kontornatzeko 3 baten forma egin dezakezu produktuak aplikatzerakoan eta gero difuminatu.

9. Basea beheranzko mugimenduak eginez aplikatu.

10. Begien barnean delineatzailea erabiltzen baduzu, disdiratsuagoak iruditzeko kolore zuria erabili beltzaren ordez.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: