2022ko hauteskunde orokorretara ez dela aurkeztuko iragarri du Theresa Mayk, Brexita gauzatzean, Estatuak beste lidergo bat izan behar duela argudiatuz

Argazkia: Canarias7-ri esker


Aldeko 200 bozka eta kontrako 117 egon ostean, Mayk alderdiko buruzagitzan eta Gobernuan jarraitzeko eskubidea lortu du, Alderdi Kontserbadorearen barruan bere aurkako zentsura mozioa gainditu ostean. Bozketa Westminstereko 1922ko Komitean gauzatu da, eta 83 aldeko bozken diferentziarekin atera da garaile Theresa May.

Astearte gauean Mayren aurkako 'toriek' zentsura mozioa aurrera eramateko 48 bozka aurkeztu zituzten 1922ko Komitean, Jacob Rees-Moggek zuzenduta. Bozketa atzo ospatu zen eta Alderdi Kontserbadoreko kideek euren iritzia eman behar izan zioten, banaka, komite horretako lehendakariari. Lehen Ministrak, zentsura mozioa irabazitakoan, jendeak bozkaturiko Brexita Europar Kontseiluan entregatuko duela adierazi du.

Jacob Rees-Mogg, kontserbadore euroeszpetiko eta Mayren aurkako mugimenduaren sortzailea, 'premier'-aren dimisioaren alde agertu da: “Mayren Brexitaren planak Gobernu honekin bukatuko du. Alderdiak ez du jasango. Interes nazionalerako, Lehen Ministrak bere kargua utzi behar du.” Britainiar buruzagiak zentsura mozio honek alderdia gehiago banatu dezakeela adierazi du, mugimenduaren irabazle bakarrak Jeremy Corbyn eta John McDonnell Alderdi Laboristaren buruak izango direla esanez.

Kanpo Arazoetarako Estatuko idazkaria den Alan Duncanek Theresa Mayren aurka egin dutenen kontra irten da: “Arduragabetasun ekintza bat izan da, tontakeria bat eta bandalismo nazioanala. Lehen Ministraren aurka bozkatu dutenek lotsa sentitu beharko lukete.” Ingurumeneko Ministroa den Michael Govek eta Nazioarteko Hazkuntza Ministra den Penny Mordauntek britainiar buruzagia defendatu dute: “Inor ez dago baldintza hobeagotan britainiar herriaren erabakia Europar Batasunetik irteteko ziurtatzeko. Beti interes nazionalerako onagoa dena pentsatzen duen horren alde egin du.”

Burua bihotzaren aurretik
Theresa Mayk Westminstereko bere bulegoan bere alderdikoekin elkartu da eta datorren 2022ko hauteskunde orokorretara Alderdi Kontserbadoreko hautagai gisa aurkeztuko ez dela iragarri die. Diputatu batzuen arabera, bere etorkizuneko planak ezagutarazi die. Amber Ruddek, Lanaren eta Pentsioen Ministrak, konfirmatu du May ez dela hurrengo hauteskunde orokorretara aurkeztuko: “Bere bihotzak aurkeztu dadila esaten dioen arren, onartu du ez dela gure hautagaia izango.” Beste diputatu kontserbadore batek, Alec Shelbrookek alegia, adierazi du May ez dela euren burua izango 2022ko hauteskundeetan eta 'premier'-ak ez dituela hauteskundeak aurreratuko.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: