Berde koloreko meteorito batek penintsula osoa zeharkatu zuen atzo gauean, hego-ekialderanzko bidea eginez, Asturiasetik Tarragonara bitartean. Adierazi dio EFEk Nafarroako Planetariora.


Autorea: @alberto_mendi97

Atzo gaueko 22:15 aldera meteoritoa Asturias, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Zaragoza, Lleida eta Tarragonako zonalde batzuetan ikusi ahal izan da Nafarroako Planetarioko Meteorito eta Bolidoen Ikerketa Sailak. 

Iruña aldean bolidoak eztanda egin zuen argi intentsitatea igotzeaz gain, adieraziz meteoritoaren zati bat zatitu eta lurrera erori egingo zela. Hori dela eta, Javier Armentiak, Nafarroako Planetarioko zuzendariak, adierazi duenez hainbat lagun aritu dira meteorito edo bolidoak utziriko aztarnak bilatzen.

Armentiak gehitu du bolidoa material solido bat dela, zeinek zentimetro gutxi batzutik hasi eta hainbat metroraino heldu daitekeen diametroa izan dezakeela, atmosferara abiadura bizian sarten dena eta airearen maurruskadurak eraginda erre egiten dela eta hori dela eta distira bat ikusten dela Lurretik begiratuz gero.

Horrez gain, Armentiak adierazi du ez dela arraroa meteorito bat ikustea, egunero material mota honetako tonelada erdi jausten direlako Lurrera.

Autorea: @alberto_mendi97
     
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: