Iristear dago Nafarroako Foru Komunitatearen eguna, abenduaren 3an, astelehenean ospatuko dena. San Francisco Javierren hil-egunarekin bat ospatzen da. Hain berezia den egunerako egun eguzkitsua espero da, baina tenperaturari dagokionez, bataz-bestekoa 10 gradukoa izango da. 
Argazkia: Diario de Navarra
Eguzkia nabarmen sumatuko da egunean zehar, hainbat hodei tarteka izanda, ehuneko 25eko prezipitazio portzentaiarekin; hau da, hezetasuna izango degu, baina ez da euriaren arrastorik izango. 10 Graduko maximoa izango degu, aldiz, minimoa 3 gradukoa izango da, egunean zehar tenperatura aldaketa sakona izanda. Aurreko urtearekin alderatuta, askoz tenperatura epelagoa izango dugu aurten. Izan ere iaz 4 graduko máximo eta -2 graduko minimoa izan genuen. 

Laburbilduz, egun paregabea izango dugu, Nafartar guztiok espero genuena. Tenperatura epelak eta zeru argiak protagonista izanda, goizeko 8:20 aldera egunak argituko du eta iluntzea arratsaldeko 17:33 ordurako izango degu. 
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: