2018a bukatzeko oso egun gutxi falta dira eta arin batean pasatu dela dirudi. Hori dela eta, begirada atzera botatzeko momentua heldu da eta sare sozialak hori egiteko baliabide ezinhobeak izan daitezke.

Gaur egun, ia gure bizitza guztia Instagram bezalako sare sozialetan partekatzen ditugu, beraz ez dago Instagram bezalako sarerik gure momentuak biltzeko. Hori dela eta, 2018ko laburpen muntaia nola egin azalduko dizuet aplikazio erraz batekin gero Instagramen partekatu ahal izateko.

Ezin izango dugu muntaia hau Instagramen bitartez soilik egin, beste aplikazio erraz bat behar izango dugu. Top Nine aplikazioaz hitz egiten ari gara, gure sareko profila eskaneatuko duena, 2018 urteko gure argazki arrakastatsuenen bila.

Muntaia lortzea oso erraza da, lehenik Top Nine deskargatu behar da eta gero hurrengoko pausuak jarraitu behar dira:

-Instagrameko erabiltzaile izena jarri behar da.
-Helbide elektronikoa idatzi behar da "collage-a" bertara helduko baita.
-Pare bat segundo itxaron aplikazioak bere lana egin dezan.


Zure muntaia listo dago zure mugikorrean gordetzeko!
Ikusi bezala, oso erraza da muntaia egitea eta ordenagailuz ere egin daiteke ez soilik mugikorretik.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: