1967ko otsailaren 5ean Violeta Parrak bere buruaz beste egin zuen Santiagon. Boterearen aurrean adeigabe, XX. mendeko 50 eta 60 hamarkadetan erreferente kultural eta soziala bihurtu zen Latinoamerikan. Bere musikarekin zapalkuntza eta tiraniari aurre egiten ahalegindu zen, jomuga ostera errealitate bilakatuz.

Argazkia: culto.latercera.com-i esker

Gaur egun Violeta Parraren kantek mundu osoko pertsona askoren memorietan diraute bizirik. Motxila eta gitarra batekin mundua zeharkatu zuen kantautorak. Lehendabizi ia Txile osoa zeharkatu zuen, eta lortu zuen arrakastarengatik atzerriko festibal partean parte hartzeko aukera jaso zuen. Polonian izan zen hain zuzen ere festibala, baina bidaia ez zen bertan amaitu. Izan ere, 1961an Parisen instalatu zen. Frantziako hiriburuan bere goren aldia bizi zuen Parrak artista moduan, disko bat grabatzeaz gain, 1964an munduari beste korronte batzuk jorratzen zituela erakutsi ziolako. Oleo eta eskulturaz betetako erakusketa bat egin zuen Louvre museoan; erakusketa honekin Parrak mugak apurtu zituen, lehen emakume latinoamerikarra Louvren obra bat ikusgai izaten lortuz.

1965an Txilera itzuli zen. Bertan, arteetarako eta politikarako gune bat sortu zuen, baina proiektuak porrot egin zuen. Porrot hori bere heriotzaren arrazoi nagusietako bat izan omen zela esaten da...

Beste txiletar artista batzuekin batera, "Nueva Canción Chilena" mugimenduaren aitzindaria izan zen, Latinoamerikan justizia soziala lortzearen aldeko mugimendua. Aitzindaria izan bazen ere, ez zen mugimenduaren goren uneko parte izan. Dena den, mugimenduak aurrera egin zuen Victor Jara, Patricio Manns edota Inti Illimani taldearen laguntzarekin.

Violeta Parrak utzitako ondarea ukaezina da. Bere obren artean gogokoen dudana utziko dizuet beheko bideoan:


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: