San Telmo gaztelua, Piraten gaztelua izenarekin ezaguna ere, Hondarribiko Higer lurmuturrean, itsaslabarretan dagoen gaztelu txikia da. Piraten aurka egiteko eraikia izan zen eta Karlos V.aren gazteluarekin batera, Hondarribiko defentsa osatzen du. Arkaitzen artean nahiko ezkutaturik dago, gainera, jabego probatukoa denez, ezinezkoa da gaztelu barrura sartzea.

San Telmo gaztelua aurretik. Argazkia: euskadi.eus

San Telmo gaztelua atzetik. Argazkia: euskadi.eus
Gaztelua, Fellipe II.aren agintaldian eraiki zen; 1.598.urtean hain zuzen ere. Gaztelua eraikitzeko lana Juan Velazquez-ek zuzendu zituen, Gipuzkoako kapitan jeneralak, badiaren sarrera eta ingurunea babesteko helburuarekin. Izan ere, garai horretan, kortsario britaniarren erasoak oso ugariak ziren Kantauri itsasoan. Eraikin berri hau egiteko, aurretik eraikitako dorre zahar bat erabili zen. Eta Juan Velazquez-en lana gogoratzeko, sarreran ondorengo testua irakurri daiteke: "PHILIPVS II HIPS INDIAR Q REX / AD REPRIMENDA PIRRATARVM I LATROCINIA / HOC SANTERMI CASTELLUM EXTTUERE MANDANIT / ANO DOM-MDXCVIIII / SIENDO DON JVAN VELAZQUEZ CAPN GN DE ESTA PROA"

Aipatzekoa da, geroago 1.755tik aurrera zehazki, eraikuntza bolborategi bezala erabili zela, Fernando VI.a erregearen aginduz. Gerra karlisten agerpenekin, aldaketa batzuk egin ziren eta XX.mendean etxebizitza bezala erabili ziren. Baina gaur egun, utzik dagoen eraikin bat da. 



Kondaira desberdinek, gaztelutik irtetzeko edo sartzeko ibilbide desberdinak deskribatu dituzte. Lur azpiko tunel bati aipamena eginez. Biztanle desberdinek, sukaldetik lur azpira joateko tranpa zulo bat badagoela adierazi dute. Zuloak, itsas aldera ematen du eta bertaratzeko txalupa baten beharra azpimarratzen da. 

Hondarribiko piraten gaztelu hau bisitatu nahi baduzue, hona hemen mapa:

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: