2016ko urriaren 20an WNBAko titulua irabaztea lortu zuen Essence Carsonek LA Sparksekin. Baina saskibaloi jokalari aparta izateaz gain musikari ezezaguna da Pr3pE (izen artistikoa).

The Players Tribune gunean argitaratutako artikuluan taldekideekin musika askorik partekatzen ez zuela azaldu zuen beste gauza askoren artean. Partekatzen ez duen arlo hori da hain zuzen ere jende gutxik ezagutzen duena.

9 urterekin hasi zen Patersondarra piano ikasketekin, eta geroago saxofoia jotzeari ekin zion. Gaztetasuneko zaletasuna zena, bizitzako ibilbide bilakatu zen Rutgerseko unibertsitatean psikologiarekin batera, musika ikastea erabaki zuenean.
Argazkia: theplayerstribune.com-i esker
2008. urtean unibertsitatea amaitu ondoren saskibaloi jokalari profesionala bilakatzeak ez zuen bere bide bikoitzeko ametsa geldiarazi, musika beti bizirik egonda. Modu honetan, buruan zuen jomugetako bat errealitate bihurtu zen, 2011. urtean bere lehendabiziko abestia kaleratuz: Love Letter. 

Pr3pE-ren musikari erreparatuz, hip-hoparen eragina azpimarratzekoa da, eta berak ez du ezkutatzen: "Nire aitak sartu ninduen hip-hopean, bere bizitzako azkeneko urteetan". Gogoratu behar da Carsonen aita 12 urte zituela hil zela eta eragin bikoitza izan duela berarengan, hura ere bazelako saskibaloi jokalaria.

Aitak ezagutarazi zizkion Busta Rhymes, Tupac, Bell Biv DeVoe, Q-Tip... 2013an bere lehenengo diskoa merkaturatu zuen Pr3pE-k, Broken Diary zeinaren %70a autoekoitzia den. Eta disko horretan bertan bere aitari buruz mintzatzen da Runaway Memories abestian.

%70etik osotasunera, Los Angelesen duen apartamentuan estudio txiki bat sortzeko erabakia hartu zuen. Estudio horretan erabat ekoitzi zuen bere bigarren diska, No Subz, 2016an argitaratu zena.

Azken bi urteotan bere musikaz berri gutxi ikusi diren arren, aurten ARTium Recordings internship programan sartu da, eta proiektu bat garatzen dabil. Esaterako, duela hilabete batzuk Lkeysekin kolaborazio bat egin zuen. Noizbait merezi duen ospea lortuko al du?

Hurrengo bideoan, bere lehendabiziko diskoaren "Hater" abestiaren bideoklipa ikus dezakezue:

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: