Printzearen Gaztelua, gaur egun Galeako Fortea bezala ezagutzen da gehienbat. Galea lurmuturrean kokatuta dagoen gaztelua da, Getxon (Bizkaia). 1947tik ez du inolako funtzio militarrik. Euskal Herri osoko XVIII. mendeko eraikin militarrik ondoen kontserbatueneratikoa da eta Bizkaian, kontserbazio egoera onena duena.


Argazkia: minube.com

Argazkia: ilutravel.com

Fortea XVIII. mendeko eraikin militarra da eta XVI. mendean aurretik existitzen zen atalaia baten lekua hartu zuen. Jaime Sycre koronelak diseinatu zuen eta inguruko herritarrek hartu zuten parte eraikuntzan, Juan Pagoeta, Lorenzo Oruaga eta Francisco Doñabeitiaren agindupean. Lanak 1742 urtean hasi ziren eta urtebete iraun zuten. 1782an, Bilboko kontsulatuak faro bat eraikitzea agindu zuen. Faro hau eraikin zirkular bat zen, non oilio bidez elikatua zen sua pizten zen. XIX. mendearen erdialdetik 1925era arte iraun zuen beste faro batengatik aldatu zen. Ordutik gaur egun funtzionamenduan dagoen faroak ordezkatu zuen. 

Printzearen gazteluaren eraikinak, Abrako defentsa borobiltzen zuen, ezkerraldean, Zierbenan kokaturiko bateriekin batera. Harresi lodiz osatuta dago eta 14 tronera ditu kanoientzako eta foso batez dago inguraturik. Barruan, eraikin desberdinetan zeuden kokaturik biltegi edota bolborategi desberdinak, tropen instalazioekin batera.



1947an Espainiako Defentsa Ministerioak Getxoko udalari eman zion fortearen jabetza. Bertan, aisialdirako gune bat jarri zen. Gaur egun ez du inolako erabilpenik, baina ostalaritza zentro bat irekitzeko proiektua abian da.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: