Spotify aplikazioan zure kantak entzuten dituzun bitartean, Twitterren zure jarraitzaileei kontatu nahi badiezu zein kanta ari zaren entzuten, IFTTT aplikazioarekin lortu dezakezu.

IFTTT berez 'If this then that' esaldiaren siglak dira, eta zerbitzu bat da zure sare sozialetan erabili ahal izateko, hainbat sare sozialetan egindako gauzak automatizatzeko. Aukera anitzak daude, baina gaurkoan, Spotify eta Twitterren artekoan zentratuko gara, konkretuki, gustoko abestiak tuiteatzeko.

Mugikorretik eta ordenagailutik egin daiteke, eta hasteko IFTTT webgunean kontu bat sortu behar da. Gero, bi aukera daude: bakoitzak bere gustoko errezeta bat sortzea, edo eginak daudenen artean bilatzea. Azken hau egingo dugu Spotify eta Twitterren arteko erlazioa sortzeko. Eta bakarrik 'Turn on' botoia klikatu behar dugu hori aktibatzeko. Hori bai, aplikazio ezberdinetan sartzeko baimena eskatuko dizu IFTTT-k.



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: