Interneten eta sare sozialetan sortutako iruzurrei aurre egitea gaur egungo erronka nagusietako bat da gizartearentzat. Argitalpen horietako asko gezur-zabaltzaileen eskutik datoz eta desinformazioa eta manipulazioa dute helburutzat. Zer gertatuko litzateke sare sozialetan kalitatezko edukia sortzeagatik ordainduko balute? Sare sozial hau dagoeneko badago eta Steemit deitzen da.

Steemit-en logoa. Iturria: steemit.com
Steemit blockchain inguruan sortutako plataforma deszentralizatuetako bat da; edukia sortzen eta erabiltzaileekiko elkareragina sustatzen duen sare soziala. Baina, zer esan nahi du plataforma deszentralitatu bat dela? Laburtuz, STEEM izeneko kripto-txanpona erabiltzen duela transzakzioak egiteko. Steem, Bitcoin txanponen antzekoa da baina honen kasuan, etekina ateratzen dutenak egileek eta kuradoreek dira, Bitcoin-en plataformako "meatzariak" eta txanpon sortzaileek baino.

Steemit.com datuak. Iturria: Steemit.com
Proiektu hau Ned Scott eta Dan Larimer-en eskuz sortu zen 2016an, eduki sortzaileei euren ekarpenengatik ordaintzeko helburuz. Erabiltzaile bakoitzak plataforma honetan nahi duenari buruz idazteko gai da, eta post horien iruzkinen, bisiten eta interakzioen arabera, idazleak edo eduki-sortzaileak entzute eta diru sarrera gehiago edo gutxiago lortuko dituzte. Hau da, Steemit plataforman lortutako erreputazioa steem txanponen bidez ordaintzen da. Bi urte baino gutxiago duen plataforma honek, hazkuntza nabarmen bat jasan du; similarweb erremintaren arabera, 34 milioi erabiltzaile jasotzen ditu hilero, zirkulazio ikaragarria islatzen duena.




Edonork kontu bat sor dezake sare sozial honetan baina post bat idatzi baino lehen, Steemit-en onarpena jaso behar du email kontuaren bidez. Ez da berehalako prosezu bat; izan ere, sistemak 2-6 egun behar ditu sortzeko, kontu bakoitzari wallet bat lotu behar baitzaio. Baina, zer da eta zertarako balio du wallet hauSteemit-en profileko espazio pertsonalan dagoen diru-zorroa da, lortutako ordainketak leku horretan biltzen dira. Bilketa edo botazioaren epea biltzeko epea amaitzean (7 egun), plataforma honela banatzen ditu bilketak: ordainketaren% 25a kuradoreei ematen zaie edukia babesteagatik (argitalpenaren alde bozkatu dutenak), eta gainerako% 75a egileari ematen zaio. Beste ezaugarri nabarmen bat, Steemit-en segurtasuna maila da. Oso garrantzitsua da pasahitza gogoratzea, galtzerakoan ez dago inolako biderik kodea berrezkuratzeko.

Ned Scoot, Steemit-en zuzendari nagusia adierazten duenez, Steemit plataforma sozialen etorkizuna da, "erabiltzaileek gehien gustatzen zaien albisteak edo edukiak bozkatzen dituzte eta idazleek euren laguntzei esker, Steemit-en lortutako kripto-txanponak lortzen dituzte, bitcoin-etan edo dollar-etan bihurtu ahal direnak. Steemit nabarmenezko aukera ematen die ekoizle independentei euren edukiak sortzeko, besteen aginteak jarraitu gabe". 


Badirudi nahiko interesgarria den plataforma agertu dela. Dena den, sare sozial guztietan, ikus-entzunezko edukia sortzen eta partekatzen dugu dohainik. Zergatik ez dugu gauza bera egiten baina dirua irabazten dugun bitartean? Hala ere, nire ikuspuntuz, dirua sare sozial honen puntu indartsua da, baina ez nagusia. Erabilitako sare sozial gehienek oso definitutako argitalpen formatua dute. Instagram (1 minutuko argazki edo bideo), Twitter (140 karaktere), Facebook (argazki eta bideo). Sare sozial hauen bertsioak oso atseginak izan arren, Steemit horietako askoren nahasketa da. Gehiago jakin nahi duzu? Steemit-en mundu liluragarrian sar zaitez azaplen bideo honen bidez!

Kontsultatutako iturriak:

  • Finder (2018): "Todo lo que necesitas saber sobre Steem (STEEM), una red social que funciona con la cadena de bloques. Andrew Munro https://www.finder.com/mx/steem








Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: