Argazkia: Udane Arbeo (CC by)
Taloak beti erlazionatzen ditugu jaiekin eta bertako talogileek egiten dituzten izugarrizko taloekin. Aurreko ostiralean, Santo Tomas egunean, horrelako bat jan gabe ezin ginen itzuli etxera. 

Gaurkoan guk geuk egiten ikasiko dugu. Egiteko errazak eta oso osasuntsuak. Ohitura handia dago txistorrarekin, gaztarekin edo esnetan jatekoa. Nik errezeta begano bat eskainiko dizuet. Taloak pisto saltsarekin. 

Hurrengo bideo honetan, youtubeko Begi Argiz kanalean aurkitu ahalko duzuenean, taloen prozesu osoa erakusten da. 

OSAGAIAK:
          - Arto Irina
          - Pisto
          - Ura

PROZEDURA:
  1. Trapu bat hartu eta urez busti.
  2. Arto irina ontzi batean dugularik, pixkana-pixkanaka, urarekin bustitzen joan ore bat egin arte.
  3. Orearen zati bat hartu eta bolatxo bat egin. Hau trapu bustiaren gainean ezarriko dugu.
  4. Orea zapalduko dugu fin-fina egin arte. 
  5. Suzko albearen txaparen gainean jarriko dugu eta kontrolatuz alde bat egina dagoenean, buelta emango diogu.
  6. Pisto berotzen/egiten ezarri lehenagotik.
  7. Taloa prest dagonean erdialdean pisto ezarri eta bueltak emanez itxi. 


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: