Nazio Batuen migraziorako akordioa onestu zuen Belgikako Gobernuak, eta berehala belgikako faxistak kalera atera ziren. Joan den larunbatean tentsioa asko handitu zen kalean, eta Charles Michel Belgikako Lehen Ministroak dimisioa eman du.

Migrazioari buruzko Munduko Hitzarmena abendu honetako 10 eta 11 egunetan sinatu zuten NBEko 164 herrialdek Marrakech-en buruturiko konferentzian. Akordio honen negoziaketetan AEBek ez zuten parte hartu Donald Trump presidentearen aginduz, eta beste hainbat herrialde ere ez ziren konferentziara aurkeztu: Austria, Australia, Txile, Kroazia, Italia, Israel... Bolsonaro Brasilgo presidenteak ere Brasil akordiotik aterako duela adierazi du.

Belgikaren akordioko parte hartze eta onespena dela eta, Belgikako hainbat eskuin muturreko talde faxista kalera atera ziren protestan, eta pasa den larunbatean tentsioa asko handitu zen manifestari eta poliziaren artean.
Manifestari faxistak Bruselan. Argazkia: The New York Times-i esker.
Tentsioaren maila eta protestak zirela eta, atzo, abenduak 18an, Charles Michel Belgikako presidenteak dimisioa aurkeztu zuen.
Charles Michel Belgikako presidente ohia. Argazkia: Berria.eus-i esker.








Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: