Blockchainak orain arte ezagutzen dugun Inernet kontzeptua guztiz aldatuko du, esan daiteke gizartearen funtzionamendua aldatuko duen teknologia bat dela, eta izango dela. Egunero erabiltzen diren zerbitzuak goitik behera aldatuko ditu; honek esan nahi du, arlo askotan emango dela kazetaritzan, informatikan edo osasunean besteak beste, eta hezkuntzan baita ere. Horregatik ezagutuko dugu hemen Tutellus plataforma. Blockchainak hezkuntza arloa nola aldatuko duen erakusten duen plataforma bat. Esan beharra dago momentu hauetan Tutellus dela gaztelaniaz dagoen ikasketa prozesu kolaboratiboko online plataforma handiena.


Tutellus 2013tik dago erabilgarri online moduan 160 herrialde baino gehiagoko ikasleak ditu eta 150.000 bideo-ikastaro baino gehiago. Hala ere, aurten izan da, 2018an, blockchain mundura jauzi egin duen momentua; tutellus.com ezagutzetik, tutellus.io sortu dute blockchain munduan, honen apustu egin du sortzailea den Miguel Caballero eta bost urtetako hedapen plana du. 

Tutellus.io sortzeko bi token sortu dituzte: batek Smart TUT (STUT) du izena eta ikasleen  garrantzia neurtzeko balio du; besteak TUT izena du eta bezeroentzako da alegia, honen bitartez erosiko dituzte ikastaroen zerbitzu eta ikastaroak, geroago ikusiko dugun bezala. Azken token hau martxan jartzeko Tutellusekoek ICO bat jarri dute martxan eta maiatzak 10ean hasi zuen aurre erosketa. Uztailaren 12an hasi zen ordea salmenta publikoa eta irekia diardu 40 milioi dolar lortu arte. Esan beharra dago, momentu hauetan tokenen % 33a saldu dutela eta smart contract-ak ere prest daudela. Dolarrez ari gara baina kontuan izan behar da blockchain munduan ez dagoela horrelako txanponik. Tutellusen kasuan ethereum moduan finantziatzen ari dira eta guztira 60.000 eth behar dira.

TUT tokenak erosteko modua. Iturria: medium.com
Hezkuntza plataforma honen gakoa Miguel Caballeroren esanetan da, arreta pertsonengan jartzen dutela, alegia, ikasle eta irakasleak albo batera gelditzen direla eta baita kanpoko enpresa, instituzio ala ikasgaiak (Sotelo, R. 2018). Tutellus.com eta .io-k izango duten ezberdinasuna funtzionamenduan dago; lehenengoan plataformak bitartekari lanak egiten zituen, ikasi nahi zuen norbait irakasten zuen norbaitekin jartzen zuen harremanetan eta plataformak bideo bidezko eskolak espazioa uzten zuen; orain, blockchaineko filosofia deszentralizatuari esker ikasle eta irakasleei ordainduko zaie ikasteagatik ikasleei tokenak emango zaizkie ordainetan eta irakasteagatik bitcoinetan ordainduko zaie. Miguel Caballeroren hitzetan “se trata una evolución natural de nuestro modelo de negocio, donde el usuario cada vez cobra más importancia y donde pasar de una plataforma centralizada a otra descentralizada agrega muchos más servicios a profesores, alumnos y empresas” (Rodriguez, M. 2017). Azken finean funtzionamendua izango da: ikasle batek ikastaro bat egingo du eta irakasle bat izango du; zerbitzu hori erabiltzeagatik ikasle eta irakasleei ordaindu egingo zaie eta lehen aipatu dugun STUT tokenari esker ikaslea ebaluatua izango da eta komunitatean ezaguna izango da ondorioz.

Plataforma batetik besterako jauzi honek hiru helburu ditu; alde batetik, baliabide gutxi dituzten pertsonei ikasteko aukera ematea, bestetik, irakasleek dituzten soldata baxuak ekiditea eta azkenik, hezkuntzarekin zerikusia duten enpresa eta instituzioekin loturak haustea.

Sortzaileek diote plataforma honek abantaila ugari izango dituela, eta ez kolektibo bakar batentzako soilik, baizik eta hiru ezberdinentzako:
Tutellus.io-ren logo esta slogana. Iturria: agorachain.org

Lehenik ikasleentzako izan ere, ikasteagatik ordainduko zaie, ikasleek geroz eta token gehiago irabazten badituzte ikusgarriagoak izango dira komunitatean eta enpresa ezberdinekin kontaktua egin dezakete kontratatuak izateko, beste ikasleei laguntzen badiete ere, token kopurua ere igo egingo da eta gainera, edozein izan daiteke ikasle maila ekonomikoa kontuan hartu gabe.

Irakasleentzako ere onurak daude adibidez, hauek momentuan jasotzen dutela ordainsaria, gainera, modu bat baino gehiago dago dirua irabazteko: harpidetza bitartez adibidez, ikasleek ikastaroetara ez ezik bideo zehatzetara eskatu dezakete sarbidea eta bertan igarotzen dituzte minutu kopuruengatik ere irakasleari ordaintzen zaio; irakasleek ikasleekin beharrezkoa baino denbora gehiago igarotzen badute ere hori saritzen zaie; eta esan dugu enpresek ikasleak kontratatu ditzaketela eta, kontratatu duten ikasle horren ikasleari ere saria ematen zaio.

Azkenik enpresentzako abantaila bat ere badago; plataforma honen bitartez errazagoa dute talentuak aurkitzea aipatutako tokenei esker. Bestalde, ikasleak etorkizunean beharko diren jakintzak eta trebetasunak izango dituzte. 


Azken batean horrelako plataformekin gaur egun dagoen hezkuntzarekiko desmotibazioa desagertarazi nahi dute bai irakasle eta ikasleen aldetik. Gainera blockchainak ekarriko dituen aldaketa eta onurak izugarriak izango dira gizartearentzat baina Tutellus plataforma aipatzen ari garen honetan argi dago blockchainak hezkuntzari onurak ekarriko dizkiola eta ondorioz, orain arte ezagutzen genuen eskema guztiak deuseztu egingo dira; oraindik ezagutzen ez ditugun aldaketa handiak datozte gizartera. 

Kontsultatutako iturriak:



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: