Neguko goi-presioko guneek hirietan laino eta kutsadura nabaria eragiten dute

Seguraski noizbait Azoreseko antizikloiari buruz zeozer entzun dezute. Nahiz eta presio-gune hau ez egon toki jakin batean, urtea pasa ahala bere kokagunea aldatuz doa. Horregatik, gaurkoan zer der eta zer eragiten duen azalduko dizuegu. 

Argazkia: elpaís.com 
Neguan antizikloi hau hegoalderantz desplazatzen da, eta honek borraska atlantikoak Estatu Espainiarrera iristea eragiten du, edo salbuespen bezala beste bigarren mailako antizikloi bat sortarazten du. Halaber, kontuan hartzekoa da bere norabidea, izan ere, oso hedoaldean egon arren, ekialderantz desplazatu egiten bada, hainbat sistema frontal ekiditzen baititu. 

Honekin jakinarazi dezakegu, presio altuak ditugunean gure airea pisu gehiago duelako, hau da, ohiko airea baino gehiago. Honek airearen igoera bertikalak zailtzen ditu, airearen mugimenduak gutxituz. Hau da, askotan hiriek sortutako kutsadurak ez dira zeruko goiko azaletara iristen, lurreko gertueneko azalean pilatuz. Neguan, hau oso ohikoa izaten da, zeruko txapela sortzea eraginez, kutsadurazko tzapel beltzak eraginez. Gainera, hezetasuna handia baldin bada, lainoak sortzen dira, Smog deritzon kasua sortuz, ohikoa dena Londresen eta beste hainbat hirietan. 











Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: