James McTeigue zuzendari australiarrak komikizko istorioa errealitate bihurtzen du. 2005ean estreinatu zen film hau eta 132.511.035 dolarreko irabaziak izan ditu. Warner Bros. enpresa aritu zen distribuzio eta garapenaz.

Kutsu politiko handiko lana da. Ingalaterran gobernu faszista dago, eta azaroaren  4ko gauean, maskaraz mozorrotutako heroi bat erreboluzio izugarria pizten du, herria gobernuaren kontra altxatzeko azkenean. 



Maisu lana

Pelikulan parte hartzen duten aktore eta aktoresa guztien lana bikaina da, Natalie Portmanetik hasita eta Hugo Weaving eta John Hurt aktoreetatik pasatuz besteak beste. Bi ordu baino apur bat gehiagoko luzapena du, eta nire ustez ez da batere astuna egiten. Trama, akzioa eta espero ez diren gertakizunak maisu lan izugarria egituratzen dute. 

Aipatzekoa da ere, Wachowski arrebek egiten duten lana produkzioan. Lana eta Lili film bikainetan parte hartu dute, eta "V for Vendetta" hauetako bat da.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: