Blockchain teknologia eta bere barrualdean existitzen diren kontzeptuak musikaren merkatua (eta mundua) aldatuko dute iraganean; baina hau baieztatzeko, blockchain, bitcoin eta ICO kontzeptuak ulertu behar ditugu.
Blockchainen bidez bitertakaria (adibidez bankua) desagertzen da diru transazio batean, bi pertsonen arteko transakzioak errazten eta modu seguruan egiten. Blockchainen helburu nagusia erabiltzaileen pribatutasuna babestea da. Bitcoin, 2009an jaio zen kriptotxanpon bat da, Blockchain teknologiaren gainean eraikitzen dena. Txampon deszentralizatua denez, bankuak edo enpresak ezin dute kontrolatu ezta faltsutzea. ICO bat, kriptotxanponak eta balorea duten proiektuak uztartzen dituen sistema da, crowfunding edo finantziazio bezalakoa.




Blockchain teknologia hazten jarraitzen du industria desberdinetan. Halakoa da musika industriaren kasua, eta bereziki Viberate, musika industrian bat-batean sartu nahi den musika-talentu merkatu deszentralizatua. Viberate-n, artistak kontzertuak egitean, kriptotxanponak erabiltzen dira artistei ordaintzeko, Bitcoin-ekin, Ether-ekin edo Viberate-ren tokenarekin, VIB.



Viberate-ren helburu nagusia musikariak mundu guztiko ekitaldi antolaketetako agentziekin konbinatzea da. Musikariak, erreserbak lortzeko aukera eta erraztasuna izaten dute Viberate-ren bidez, eta gainera komisioak lortzeko aukera ere, musikariaren generoa, herrialdea edo ospea kontuan hartu gabe. Gainera, musikariari arreta-zentrorantz bultzatuko dion publizitatea eskaintzen du.


Musikariak ez diren pertsonak Viberate gozatzeko aukera dute ere; dirua sortu ahal dute VIB kriptotxanpon berrian, laguntzaileak izanez. Uroš Umek, MatejGregorčič eta Vasja Veber-ek sortu zuten plataforma 2015ean,  musikariek aurkezten diren modua goitik behera aldatzeko eta zuzeneko musika zabaltzeko ideaiarekin buruan.


300.000 artista, 500.000 ekintza, 90.000 kontzertu toki eta 2.000 agentziekin, Viberate.com azken urteetan gehien hazi den musika plataforma bihurtu da, Ticketmaster, Eventbrite eta Skiddleren arreta lortzen eta Robbie Williams, The Chainsmokers edo ImogenHeap bezalako artistak plataforma erabiltzen.



Viberate-ren oinarri nagusiak hauek dira:

  • Milioi artista profil datu-base batean sartuta, komunikabide sozialen ospearen arabera sailkatuta
  • Token/txanpon propioa (VIB) musikari zale eta musikarien jarraitzaileentzat
  • Talentuak kontratatzeko erreserba prozesua
  • Blockchainen oinarritutako kontratua eta ordain sistema



ERABILITAKO ITURRIAK






Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: