WhatsApp mezularitza zerbitzuak eguneratzeen bidez zerbitzua erabiltzen ez duten telefono zenbaki zaharkituak ezabatuko ditu sistematik


WhatsApp mezularitza zerbitzuak noizbehinka app-ak eguneratzen ditu eta honen ondorioz hainbat telefono zenbaki zaharkituak geratzen dira. Honen arrazoia, zerbitzuak bere bloggean azaldu duen bezala, telefonoen sistema ez eguneratzea da. Honekin, aplikazioa erabiltzeko norbanakoaren mugikorrak hurrengo sistemaren bat izan beharko du: 

- Android 4.0 edo aurreratuagoa
- Iphone iOS 8 edo aurreratuagoa
- Windows Phone 8.1 edo aurreratuagoa
- JioPhone
- JioPhone 2 



Enpresak bere bloggean azaltzen du nola jada programaturik dute hainbat modelori zerbitzu gehiagorik ez ematea: "WhatsApp erabili ahalko da mugikorretan beherago zehaztutako datak arte, baina ezin izango dira kontu berriak sortu." 

- Nokia S40 sistema, 2018ko abenduaren 31ra arte
- Android 2.3.7 edo aurreko sistemak, 2020ko otsailaren 1ra arte
- iPhone iOS 7 edo aurreko sistemak, 2020ko otsailaren 1ra arte

Horrez gain, WhatsApp enpresak hurrengoa adierazten du: "sistema operatibo hauentzat funtzioak garatzen ez ditugula medio, hainbat funtzio bertan behera geratu daitezke edozein momentutan." Beraz, mugikor zaharkitu bat izanez gero, Apple enpresak iPhone 5a zaharkitutzat hartzen du, berri bat erostea ezinbestekoa izango lirateke WhatsApp zerbitzua erabili ahal izateko.




Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: