Urte berria: liburu berriak. Ezagunak dira 2019an argitaratuko diren liburu berriak. Irakurleek hauen zain daude eta seguruenik urte berria markatuko dutela. Hemen aurkituko dituzu lehenengo hilabeteetan dendetara iritsiko diren liburuak:


Urtarrilaren 10a."Serotonina" da irakurleek gehien espero duten liburuetako bat. Idazle frantziar Michael Houellebecq-en obra honetan gizon baten istorioa kontatzen da: antidepresiboak hartu behar ditu eta honek bigarren mailako efektuak eragiten dizkio. Liburu interesgarria urtea hasteko, gainera argitaratu berria.


Urtarrilaren 16a. Justo Navarrok "Petit Paris" argitaratuko du. Liburu honetan iraganera bidaiatzeko aukera izango du irakurleak, zehazki 1943ra, gerra garaira.


Urtarrilaren 17a. 2019 urtea Elvira Navarroren urtea izango da. Honek "Untxien irla" argitaratuko du, fikzioz betetako liburu batekin. Hemen 11 liburu irakurtzeko aukera egongo da, genero fantastikoa dena.


Urtarrilaren 17a. Ivan Repilaren "Aliatua" liburuak feminismoaren inguruan hitz egiten du. Protagonista gizon bat da, mundua igualitarioa dela uste duen gizon bat. Istorioan zehar konturatuko da gauza asko daudela egiteko.


Urtarrilaren 24a. "Pragako otsoak" harrapatuko zaitu, Benjamin Black dendetara itzuliko da eleberri historiko eta kriminal batekin.


Urtarrilaren 29a. Eric Vuillarden "Uztailaren 14" liburua iritsiko da dendetara. Iraganera itzultzeko aukera bikaina, zehazki 1789 urterarte, Bastillaren Hartzerarte. Istorioa beste bertsio batetatik kontatua eta Versaillesen nola bizi ziren jakiteko aukera.


Otsailaren 26a. Luis Landeroren "Euri fina" aterako da. Protagonistak bere arrebak deituko ditu familia guztia biltzeko, amaren 80. urtebetetzean. Urteak daramatzate hitz egin gabe, denbora pasa dela nabarituko da?


Martxoaren 6a. Edurne Portelak izango du protagonismoa nobela berri batekin: "Urrun egoteko formak". Liburuko bi pertsonaiek bizitza perfektu bat dute, maiteminduta, etxe eta familia batekin, etab. Baina gutxinaka sekretuak agertuko dira.


Martxoaren 7a. Karina Sainz Borgok, kazetariak, bere lehenengo eleberria aterako du, "Espainiarraren alaba" izenekoa. Liburu honek itxaropen asko piztu ditu, ez da kaleratu eta dagoeneko hizkuntza askotara itzuli da.

Eta hauek guztiak bakarrik lehenengo hiru hilabeteetan. Argi dago, 2019a irakurleentzako urte oso ona izango dela.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: