Urtea hasi berri da, baina jada badakigu zeintzuk izango diren urtearen hasieran emango diren fenomeno atmosferikoak. Haien arten, ilargi-eklipse totala, urtarrilean izango dena eta izar -euriak izango ditugu, besteak beste. 

Urtarrila

Eguzki-eklipse totala urtarrilaren seian izango da. Ikusgai izango da Asian eta Ozeano Bareko iparraldeko lurraldeetan, lurralde hauen kokapena estrategikoa baita eklipse totala izateko. Halere, urtarrileko fenemono nabarmenena ilargi-eklipse totala izango da. 21ean ikusgai egongo da, eta "Otsoaren ilargia" izenaz ezaguna da. Hori bai, ikusteko gaupasa beharrezkoa izango da, ilunatz fasearen azkenengo momentuetan emango baita. 
Argazkia: clima.com
Otsaila eta martxo

Otsailaren 19an super-ilargiaren fenomenoa ikusgai egongo da. Fenomeno hau ilargi-betearekin ermaten da; biak batera. Halaber, 27an Merkurio planeta ikusgai egongo da zerumugan. Ikusteko ilunabarrera itxaron beharko dugu, eta gomendiotzat, teleskopioa eraman, zehaztasun gehiagorekin ikusteko. Aldiz, martxoaren 21ean beste ilargi-bete bat izango dugu. Honakoa  "zizare-ilargia" izenaz ezaguna da. 
Argazkia: rolograma.com
Apirila eta maiatza

Apirilaren 19 ilargi-betearekin beste topaketa bat daukagu. Izan ere, "ilargi arrosa" fenomenoa ikusgai izango da. Izena Flox goroldioa loratzen den urtearen garaira egokitzen baita. Aldiz, 22 eta 23aren artean  Liriden-euria izango da. Ez da erraza izango ikusteko, ilargiaren presentzia traba handia izango baita.  Maiatzaren 18an Loreen-ilargia ikusgai egongo da. Ilargi-bete honen izena hilabete honetan loratzen diren lore guztiei erreferentzia egiten dio.  

Ekaina

Hilabete honetan Jupiter planeta ikusi ahalko dugu. Izan ere, ekainaren 10ean guztiz argituta egongo da eta gainera Lurretik gertueneko puntuan kokatuta egongo da. Halaber, 17an ilargi-bete bat ikusiko dugu, "marrubi-ilargia". Izen hau urteko garaiaren arabera ematen zaio, bertan marrubi bilketa gauzatzen baita. 

Uztaila 

Azkenik, uztailaren 9an Saturno ikusgai izango da. Halaber, 16an "Orein ilargia" izango dugu. Ilargi-bete honen izena erreferentzia egiten dio oreinek euren adarrak beritzen duten garaiari. 





Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: