Argazkia: Udane Arbeo (CC by)
Oso garrantzitsua da tokian tokiko elikagaiak jatea eta garaikoak. Negu- udaberriko barazki bat dakart gaurkoan, alkatxofak. Lan handia ematen duten arren, bitamina asko dituen errezeta da, oso osasuntsua, gainera. Alkatxofak tipula karamelizatuaz egiten ikasiko duzue gaurkoan; ordubete batean egiteko errezeta.

Argazkia: Udane Arbeo (CC by)

OSAGAIAK:
          - Nahi adina alkatxofa
          - Tipulak
          - Baratxuria
          - Limoi erdi bat
          - Oliba olioa
          - Gatza
          - Ura

PROZEDURA:
  1. Ontzi bat urez bete, eta limoiarekin zukua egin ondoren, ontzian bertan bota. Alkatxofek kolore beltza har ez dezaten botako dugu limoi-zukua. Ondoren, limoia bera ere bertan bota.
  2. Baratxuriaren zatiak txiki-txiki eginda moztu. 
  3. Zartagin batean oliba olio pixkat eta txikitutako baratxuri zatiak bota.
  4. Tipula txikitu eta zartaginekoa berotzen hastean, bertara gehitu.
  5. Gatz apur bat bota.
  6. Alkatxofak zuritu, gaineko azala kendu, barnekoa bigun eta kolore argiagoz nabaritu arte. 
  7. Behin alkatxofen kapa kendu ondoren, bitan zatitu eta hasieran limoi- zukua eta ura bota dudan ontzi berera bota. 
  8. Pare bat minutu uretan utzi eta gero, tipula gorritzen hasia denean, alkatxofak ontzi horretatik zartaginera pasa.
  9. Sua jaitsi eta berotzen utzi eginak daudela ikusi arte. Gutxi-gora-behera 45 minutu inguru su baxuan.
Errezeta nola egiten den Begi Argiz youtubeko kanalean ikusi ahalko duzue:
INFORMAZIO GEHIGARRIA:
Alkatxofa kardu- mota baten lorea edo zurtoin batez elkarturik dauden lore txiki askoren multzoa da. Lore horren zati jangarriak bere bihotza eta horri babesleen zati mamitsuak dira.

Alkatxofak 47 kcal ditu 100 gramoko, %84,9 ura da, ez du ia oliorik (%0,15), baina karbohidrato (%5,11) eta proteina (%3,27) kopuruak ere ez dira gutxiestekoak. Zenbait gatz mineral (magnesioa, burdina, potasioa) eta bitaminetan ere (folatoak bereziki) oso aberatsa da.

Informazioa zientzia.eus webguneari esker lortua.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: