Foruzain bat Maravillas gaztetxearen desakojoan Iturria: Twitter @maravillasGTX


Urte berriarekin Gasteizetik iritsi ziren lehen berriak: Udaltzaingoa gaztetxera sartu zen. Bertan zeuden gazteak borraz jo eta hurrengo egunetan atxiloketak burutuz. Egun batzuk beranduago, Gasteizen bertan TALKA gune feministan sartzeko saiakera egin zuten. Bi kasuetan horretarako beharrezkoak dituzten baimenak gabe. Azkenik, Iruñean, Foruzaingoak, Espainiar Estatuko Polizia Nazionalaren laguntzaz, azterketa teknikoak egiteko aitzakian ezkutatuz, Maravillas gaztetxea desalojatu zuten.

Euskal Herriko gune autogestinoatuentzak benetan iluna izan da urte hasiera hau. Urtea Donostiako Alde Zaharreko Kijera gaztetxearen desalojatze aginduaren berriarekin amaitu genuen. 2019aren hasiera ez da xamurragoa izan.

Iruñeako nabarreria plazan auzoa biziberritzen ari zen proiektu autogestionatuarekin bukatzeko erabakia hartu zuen "aldaketaren gobernuak". Borreroa ezberdina izan arren, gordinkeria berdinaz jipoitu dituzte gazteak, itxi dituzte ateak. Hustu zuten Maravillas, adreiluz estali zuten Picassoren Gernika eta burdinez izkutatu dute.

Saldu ziguten gauzak aldatuko zirela, garai berriak bizitzen ari ginela ere esan izan ziguten noizbait, bakea ari zela nagusitzen. Bakeak, ordea, gerra izaten garraitzen zuen.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: