Euskaltelek mugak gainditu eta hedatzen jarraitu nahi du. Merkatu naturaletik atera eta bere inguruan zabaltzeari ekin nahi dio. Azken urteetan erosketa bidez hazi bada ere, orain inguruko lurraldeetara zabaltzen hasiko da.

Argazkia: euskaltel.com webguneari esker

Orangeren zuntza erabiltzeko hitzarmenari esker, 200.000 etxetara iritsiko da Leonen eta Kantabrian. Aurten bertan %4 eta %6 bitarteko merkatu kuota bereganatu nahi du bi merkatu horietan, eta %12ra iritsi nahi du 2022an. Errioxan, berriz, bere markarekin joango da Euskaltel, eta 85.000 etxetara iristeko helburua jarri dio bere buruari. Katalunian ere burua sartuko du telefono konpainiak, RACC aseguru etxearekin hitzarmena sinatu baitu.

Taldeak aurreikusten du 2022an sarreren %8 eskuratuko dituela merkatu berri horietako bezeroengandik. Gainera, telekomunikazio konpainiak Orangerekin duen hitzarmenak aukera ematen dio etorkizunean hamar milioi etxetara iristeko.

Gaur egun 800.000 bezero baino gehiago ditu. Konpainiak 705 langile ditu, eta zeharkako 4.200 lanpostu baino gehiago sortu ditu.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: