Chris Columbusek zuzendu zuen 1992. urtean estreinatu zen film hau. Macaulay Culkinek berriz ere protagonismoa hartzen du eta ume ikoniko batean transformatzen da. Abentura honetako istorioa lehenengo pelikularen arrastoak ditu, baina berrikuntzek ederki ezkontzen dira arrasto horiekin zoragarria den lan bat egituratzeko.



Aparteko hiria

McCallister familia Miamira abiatzen da Gabonetako oporrak pasatzeko, baina despiste baten ondorioz, Kevin txikiak New Yorken amaitzen du. Etxean bizitako arazoak eta liskarrak direla medio, gertatutakoaz poztu eta munduko hiri handienetariko baten barnean murgiltzen da abenturak bizitzeko. 

Hiri estatubatuarraren leku enblematikoak agertzen dira filmean zehar: Times Square, Rockefeller Center, Empire State Building, Central Park... Hori guztia Gabonetako arima zoragarriarekin nahastean, eszena bikainak ikusten eta gozatzen dira film osoan zehar. Hortaz, oso gomendagarria den pelikula bat da, publiko guztientzako.



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: