Nafarroako Polizia Judizialeko kideak baieztatu dute, gaur arratsaldean, egongoelan aurkitu duten gorpuzkia bart gauean Artaizen su hartu zuen etxeko jabea dela. 

Autorea: Foruzaingoa

SOS Nafarroak bart gaueko 00:33 aldera jaso zuen sutearen abisua eta suhiltzaileak gau osoan ibili dira sua itzaltzen.

Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez adierazi du gizon bat bizi zela bertan eta haren bila zebiltzatela; ez zekitelako non egon zitekeen bere autoa garajean zegoelako eta bere familiakoak ezin izan zirelako berarekin harremanetan jarri. 

Gaur goizean hasi dira etxeko hondakinak kentzen gizona, sutea hasi zen momentuan, etxean zegoelaren aukera baztertu edota baieztatzeko asmoarekin. Gauean ezinezkoa egin zaie lan honekin hastea argitasun falta eta habe edota teilatuko zaborrak erortzeko arriskua zegoelako, zati bat lurrera eroria zegoelako. 

Sutearen jatorria beheko solairuan zeuden galdara eta erregai gordailuan izan da; hortik etxe osora zabaldu direlarik.      
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: