74 urte zituela hil da eta ETB1eko 'Gure Doinuak' saioan atera zen azken aldiz telebistan

Argazkia: El Diario Vasco-ri eskerrak 

Iñaki Garmendia Laja trikitilari ezaguna hil da. Maxixatzen herri aldizkariak jakitera eman duenez, joan den igandean Aristerrazun (Aia) ondoezik sentitu eta astebete ospitalean eman ondoren, larunbat eguerdi honetan hil da. Igandeko erromeria bertan behera utzi dute Lajaren heriotzagatik Aristerrazun.

Azkoitian jaio zen Iñaki Garmendia 1944an. Laja baserria zuen jaiotetxea eta handik hartu zuen izen artistikoa. Oso txikitan hasi zen soinua jotzen eta Ramon Zubizarreta Landakandarekin batera, Laja eta Landakanda bikotea osatu zuen. Euskal Herri osoan zehar aritu ziren, plazaz plaza, urteetan.

Laja eta Landakanda trikitixaren munduan sona handiko bikotea izan zen eta arrastoa utzi zuen trikitixaren zein euskal musikaren historian. Makina bat euskaldunek dantza egin dute haien doinuekin. Azken urte hauetan Laja eta Mikel bikotearekin aritzen zen plazarik plaza. 
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak 2016an "Laja, trikitixaren zubia" liburua kaleratu zuen, haren biografiarekin. Joxemari Iriondo kazetariak idatzi zuen biografia hura eta idazlea nahiz protagonista bera Euskadi Irratiko Arratsean saioan izan ziren handik hilabete batzuetara, liburu hura osatzeko zenbat hitz aspertu egin zituzten eta prozesua bera nolakoa izan zen kontatzen.


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: