Iruñako UHUN liburutegiak ordutegia moldatu du urtarrileko azterketak direla eta. Era horretan, betiko ordutegiaz gain (astelehenetik ostiralera 9:00tatik 14:00tara eta 16:00tik 21:00tara) , urtarrileko 12, 19, 20, 26 eta otsaileko 2 eta 3an liburutegia zabalik mantenduko da goizeko 9retatik gaueko 9etara. Hau da, larunbata eta igandeetan liburuko zerbitzua mantenduko da.

Liburutegiak 137 ikasketa postu ditu eta azterketa garaian ikasle askok erabiltzen dute liburutegia ikasi ahal izateko. Era horretan, urtarrileko azterketa garaian larunbat eta igande batzuetan zerbiztua eskaintzea adostu dute.

Iturria: UHUN


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: