Argazkia: eskerrik asko argazkia uzteagatik eldiario.es



Inbertitzaile batzuk daude Navalentzat baina oraindik ez dago akordio zehatzik finkatuta. Etzi bukatzen da Navaleko 176 langileak kaleratzeko erregulazioaren kontsulta epea. Ekonomia sailburuak esan duenez, Navalen interesa azaldu duten inbertitzaileak agertu dira baina hauek langileen kaleraketa gauzatu ondoren sartuko lirateke.

Inbertitzaileek proiektua onartzen badute, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Aldundia laguntzaile izango dira baina ezingo dute inolaz ere proiektua lideratu. Arantxa Tapiak, Ekonomiaren Garapeneko sailburuak, bi inbertitzaile mota daudela adierazi du: ontziolaren lanarekin jarraitu nahi dutenak eta ontziolaz gain, eraikuntza sektorean ere sartuko direnak.

Hala ere, inbertitzaile hauek diru kopurua jakitera bakarrik hurbildu dira, Navalek ez du eskaintza sendorik jaso.

Siguiente
This is the most recent post.
Previo
Mezu zaharragoa
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: