2018aren bukaerarekin dekorazio arloko adituek aurreko 12 hileen azterketa egin eta datozen 12 hileen joerak aurreikustera ausartu dira. Pinteresten kasuan, adituak erabiltzaileak dira, eta gehien bilatzen diren araketei esker joerak agertzen dira. Etxea apaintzeko unean hauek dira joera bilatuenak:

1. Margotutako zoruak
Zurezko nahiz lauzazkoak. Margotutako zoruen araketak %1276an handitu dira. Gehien nabarmentzen direnak kolore ausart eta biziak dira, baita irudi geometrikoak dituzten lauzak ere. 

Argazkia:  Pinterest
2. Horma-irudi geometrikoak
2018ko kolore apal eta apaindurarik gabeko joera minimalista hori guztiz aldatuko da. Izan ere, horma geometrikoen bilaketak %225ean handitu dira.

Argazkia: Pinterest
3. Oihalez apaindutako hormak
Telaz eta larruz apaindutako hormen joera nahiz eta 2018 hasi, 2019an ere joera honek postuetan gora egiten jarraituko du, bilaketak %1718an areagotu baitira.

Argazkia: Pinterest
4. Mustarda hori kolorea
Beste urte batez ere, mustarda kolorea, bai moda munduan zein dekorazio arloan rankingean lehen postuan kokatzen da. Nahiz eta bilaketetan joera honen hazkundea %45 soilik izan, lehen postuetan mantentzen da.

Argazkia: Pinterest
5. Lorategi bertikalak
Erabiltzaileen %287 batek joera hau aukeratu du hormak kolore biziez margotzeko joera hori ordezkatzeko. Etxe barruan nahiz kanpoan jar daitezke, aukeratutako landare moten arabera. Hormak apainduz aparte giro onuragarria dakar eta hainbat adituen ustez, etxeko kideren batek arnasteko arazoak izanez gero joera hau oso osasuntsua izan daiteke.

Argazkia: Pinterest

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: