Nola definitu daiteke mugarik gabeko sortzaile bat? Errebelde agian. Road Ramos murtziarrarentzat errebelde hitzak hurrengoa esan nahi du gaur egungo testuinguruan: "Antzinako berdina da baina esperientziak eta bizipenek mugimenduak moldeatzen dituzte nire ikuspuntutik, ematen diren ordenaren arabera". Moldaketa horren barruan, Ramosek orain arte kaleratutako diskoak doan eskaintzen ditu bere webgunean esate baterako.

Argazkia: roadramos.bandcamp.com-i esker
Musikaren esparruan murgildu zen nerabe zela, eta sari ezberdinak irabazi ondoren (CreaJoven, MolaJoven edota Concurso VIH), Madrilera mugitzea erabaki zuen 2010ean. Sari horiei esker lortutako diruarekin, disko bat produzitzea eskatu zion Diego Cantero (Funambulista taldea) abeslari eta produktoreari. Canterok erantzun zion berak ekoitzi zezakeela, eta aholku hori hartuta, orain arte kaleratu dituen bi diskoak ekoitzi ditu Ramosek. Baina, produkzioa ez da horretara mugatzen murtziarrarentzat. Panorama nazionalean gaur egun oihartzun nabaria duten bi kantautoreren lehendabiziko diskak produzitu izan ditu (El Kanka eta Muerdo).

2016an kaleratu zuen bigarren diskoa, ¿Qué sueñan los perros?, Ramosen sormenaren mugagabetasuna erakusten duen obra oparoena kontsidera daiteke. Urte hartako abuztuan grabatu zuen Ortigueirako baso erdian dagoen etxe batean, eta etxe hori bezala, disko honetako musika ageriko estilo edo espazio konkretu batean kokatzea zaila da. Eta diskoaren azkeneko elementu bat azpimrratzearren, portadan baliatzen duen ilustrazioa galanta da.

Hau guztia esanda, Ramosen kualitateak ez dira musikara mugatzen. Batxilergo artistikoa ikasi zuen, eta musika lehenetsi duen arren, bere Facebookean hurrengoa azaldu zuen 2018ko abuztuan: "Kalera gutxi ateratzen den zomorro arraroa naiz, nire diziplina hurrengoa da: gutxienez bost ordu soinu-estudioan, hiru marrazketa ordu egunean...".

Musikara bueltatuz, eta musikarekin amaituz, bere azken single-erako (Lalaland) atera duen Lyric video-a ikus dezakezue:


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: