Kuban, 1994ko udan kokatzen gaitu Armando Capó zuzendari kubatarraren Agosto filmak. Kubako Epe Bereziaren erdian, herrialdeak bizi duen krisi egoerarik latzenean, legez kanpo AEBrako bidea hartuko dute Kubako milaka baltserok, bizirik jarraituko duten jakin barik.

Carlos da filmaren protagonistetako bat, abuztu hartan, udako oporrak hasi eta berehala, beste hainbat gauzen artean, lehen aldiz maiteminduko da.

Carlosek gutxi daki Kubako etorkizun ziurgabetasunari buruz, horretaz jabetuko da, auzotarrak eta lagunak bizitza hobeago baten bila joaten direnan, adiskidetasunak apurtzen direnean eta familiak banatzen direnean. Hankaz gora jarriko da Carlosen bizitza.

Filma Donostiako Zinemaldiaren 67. edizioan aurkeztu zuten, Horizontes leganos sailean:

Ondorengo estekan dago ikusgai filmaren trailerra: Agosto filamaren trailerra
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: