Campeones, 2018ko apirilaren 6an estreinatu zen film komikoa da. Javier Fesser zinema zuzendariak zuzendua. 2018an espainian gehien ikusi zen filma izan zen eta 11 nominazio eta hiru Goya sarien irabazlea izan zen: pelikula hobenaren saria, abesti originalenaren saria Coque Malla musikari eta aktoreak konposatutako eta interpretatutako "Este es el momento" kantarekin eta Jesús Vidal aktoreak, aktore errebelazioko Goya saria lortu zuen Campeones filman parte hartzeagatik.

Filma, Aderes Bujassot izeneko desgaitasun egoeran dauden pertsonek osatzen duten saskibaloi taldean oinarrituta dago. 1999-2014 urteen artean hamabi aldiz lortu zuten irabaztea Espainiako txapelketa.

Pelikularen protagonista Marco Montes (Javier Gutiérrez) da. Marco, bigarren entrenatzailea da Espainiako saskibaloiko lehen mailan dagoen talde profesional batean. Bertako lehen entrenatzailearekin izugarrizko liskarra izango du eta taldetik kaleratuko dute. Lana galdu ostean, alkoholaren eraginpean, auto-istripu bat jasango du eta isuna hurrengoa izango da; "Los amigos" izeneko desgaitasun egoeran dauden saskibaloi talde bat entrenatu beharko du. Bertako taldekide guztiak izango dira filmaren beste protagonistak.



https://www.youtube.com/watch?v=C0p5-b3YwIM


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: